DESKRIBAPENA
MAILUKI PERSONAIA
FITXA TEKNIKOA
DESKRIBAPENA
“Gurariak, nahiak, desioak, oso garrantzitsuak dira, super garrantzitsuak, mega garrantzitsuak.” Pentsatu du Mailukik. “Baina...zergatik ote dira hain garrantzitsuak??”
Mailukik, mundua zeharkatu du berriz ere. Oraingo honetan, desioak batzen. Umeek, animaliek, barazki eta fruituek, eskakizunak egin eta hauen arrazoiak kontatu dizkiote. Ah ze istorioak lagunok!!
*Sugilindera izan nahi zuen txakurraren istorioa
*Bere amaorde eta ahizpaordeak beregandik urrundu nahi zituen neskatoarena
*Eskola guztiak betirako desagertarazi nahi zituen mutil koskorrarena
*Ensaladak boikoteatu nahi zituen tomatearena...
Mailuki eta gurarien Kutxa:
Mailukiren istorioak entzun ondoren, zeuk ere zeure desioa eskatu ahal izango duzu:
1- Idatzi edo margoztu zure guraria.
2- Kutxa magikoan sartu.
3- Nahi horretara ahalik eta indarrik handiena bideratu eta...
4- ...eta ...guraria egokia bada eta zure indarra nahikoa....nork daki, baina... zihurrenez lortuko duzu!
MAILUKI PERSONAIA
Mailukikiriki istorio ikerlaria da eta bidaiatzen ematen du urtearen erdia. Beste erdia etxean sartu, ortua zaindu eta hitzak asmatzen igarotzen du.
Txalaburu kurruskilo lilipoz
lapikozka kakalarru sugaritz
ernelarri beltzazulo igorriño...
Baita lagunekin bazkaltzen, mendian zehar ibiltzen eta kontu eta barreak partekatzen ere.
Atsedenaldi hauetan, munduan zehar aurkitutako istorio guztiak idatzi eta sailkatzen ditu:
Istorio gorriak.... kutxa txikian, Burdinezko istorioak... amonaren kaixan Istorio moreak.... kristalezko kutxan, Azukrezko istorioak... labe barruan
Mapa begiratu Urrengo bidaia antolatu Azenario batzuk jan...
Zenbat gauza ikasteko oraindik! zenbat herrialde ezagutzeko! zenbat abentura bizitzeko!
AZALPEN LABURRA_
Mailukikiriki eta gurarien kutxa, 4 eta 9 urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketa bat da.
Bertan Mailukik, kutxa magikoa nola aurkitu zuen eta haren bidez bizitako abenturak kontatzen dizkigu. Ipuin kontaketaren amaieran umeek, beraien nahiak margotu edo idatz ditzakete eta kutxa magikoan sartu. Lan asko eta zorte apur batekin... egia bihur daitezkeen nahi, amets eta gurariak.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
FITXA TEKNIKOA_
Nori zuzendua: 4-9 urte bitarteko haurrak.
Iraupena: 45 min.
Espazioa: Espazio txikietarako ikuskizuna. Liburutegi edo eskolako gelak. 3 x 3 m-ko espazio ezenikoa. Gelako argiztapen arrunta. Umeak esertzeko tokia. Aldagela edo antzekoa.
Ideia, gidoia, zuzendaritza, aktorea: Eneritz Artetxe.
Salneurria: 300 Euro.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
KONTAKTUA_
Tel.: 605 767 447
dxusturi teatroa Tel.: 605 767 447
artetxe.e@gmail.com